XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERROKE TA PERROKER

- Ai zazu, Joane:¿zein dira beti alkarrekiñ dabiltzan gizon oiek?.

-¿Beti alkarrekin eta bai errietan dabiltzan oiek?.

- Bai, oietxek.

- Erroke ta Perroker.

- Izen politak dauzkate.

- Jarri zizkietenak.

-¿Bataioan?.

- Eztakit nik bataiatuak ezpadirare.

- Beñepein nik eztakit; baña Sandroke pronostikoan ba dago, San Perrokerik ez naiz oroitzen beñere ikusi dedanik.

- San Predo bai ordia.

-¿Eta Predo ta Perroker berdin al dira?.

- Ez, baña bere izen egiazkoa Predo ba du ere, Perrokerren izenak ere ba du bere jatorria.

-¿Nundik?.

- Ara; egun batian, zaldia perratzera joan eta jarriazi zizkan perratzalleari bere botetan ere baña oker; au da, atzekoaz aurrera.

-¿Zertako?.

- Berak zionez, bota gutxiago urratze arren.

Baña ez: emazteagandik iges egiten zuanian, onek oñatzetatik igarten zion nora juaten zan, jarraitu ta etxera ekarri ere bai, eta etzerizkion ondo kontu ori.

-¡No Siñor, errepolaina!.

-¡O!¿Erdera ta guzi?.

- Orrelaxe.

-¿Eta gero?.